XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAN-EDANAK
- Arno gozoak lau begi eta oinik ez
- Kafea berorik, jarririk eta urririk
- Edaleak maizago bere basoa betetzen eginbideak baino
- Ostatuko sehiak gau laburrak, egun luzeak
- Pitar ukanak gozo hobea, ezenetz arno erosizkoak
- Ozpin gaixtoena arno eztitik egina
- Mozkor gaixtoak badira bainan ez da gose onik
- Nehork ez daki zoin iturritik edan beharko duen
- Egarri denarentzat pegarra ez sekulan zikina
- Barrika txarretik arno on guti
- Ardo purua ta baratxuri gordina, heiek egiten ditek mutil arina
- Ura ez solasgura
- Jan gabeko edanak kalte egiten
- Zintzurra patar eta sabela ordoki ditu horrek.

- Jesus Maria eta Jose beti jan eta beti gose
- Barneko zorria higitua (gose)
- Nahi bada jan, egin behar da lan
- On egin daizuela janak eta kalterik ez edanak!
- Eskerrik asko Mari Belasko! Okela guti eta salda asko!
- Kilimiliklik, hik ez baduk nahi, nik!.

- Sabel goseak beharririk ez
- Guti jatetik eta guti mintzatzetik ez heldu gaitzik
- Sabelak egitean gurgur, bardako afariak agur
- Gose dagoenean astoak arrantza
- Gose dagonak begiak erne, aztarrapak garbi
- Jose, beti jan ta beti gose
- Goseak ez pentsamendu onik
- Duenak, eltzari gatz; ez duenak, ipurdiari hatz
- Nahi baduk bizi minik gabe, ez hadila alha gose gabe
- Betiri gosea herrian, bere puñala gerrian
- Agina dabilenean, sabela poz
- Gosea berez etorri bainan ez berez joan
- Baratzetik (gelditzetik) gosea; baratzetik asea
- Goseak zakutik edo zorrotik behar
- Gosearekin eta lotsarekin lo guti
- Gosea janari guzien saltsa eta jakia (AXULAR)
- Horrek oraino Pettiri Sans (gosea) ikusiko dik
- Jakiz ez da nehor asetzen.